XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HITZAURREA Euskararen Ebangelio eta Apokalipsiaren eskuidatzia Izaro uharteko monastegiaren ondamenetan, ustekabe hutsaz, aurkitua izan zen.

Hamaika ikerketa egin arren, ez da haren egilearen aztarnik agiri.

Misterioak borobila irauten du, alegia.

Esan dezadan, bukatzeko, Izaroko ondamenei buruz txalupan eraman ninduen arrantzale zaharrari mintzatzen ari nintzaionean, zehaztu zidala: Bai, noski, Euskararen fraileen komentua, erdararen bonbarderuek apurtua.

Eta, atzera so, uhartera begira, bururatu zuen: Egun batean berreraikitzen ba dugu, berriz libre izango omen garala diote.

Jakin ezazu, irakurle, Aita Donostiaren araberaz, antxetek Euskeraz oihukatzen duten Euskadiko leku bakarra Izaro uhartea duzula. Bermeo. 1978.